(H)ari naizela

(H)arituzeko gazteenek Eskolartekoan kantatutakoak

Jon Mendiluze, Danel Etxeberria, Aratz Arzelus, Ane Zubia, Beñat Mateos, Malen Gartzia eta Izar Zelarain izan dira Eskolartekoan parte hartu duten eskualdeko bertsolariak.

Ostiral honetan izango da Gipuzkoako Bertsolarien Eskolarteko Txapelketaren finala, eta, beraz, asteko honetako irratsaioan hiru kanporaketen errepasoa egin dugu; hain zuzen ere, Tolosaldeko zazpi bertsolarien zenbait bertsoaldirekin osatu dugu irratsaioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!