San Martin jaietako Amasako bertsoaldiekin osatu dugu irratsaioa

Oihana Iguaran, Unai Mendizabal, Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita jardun ziren kantuan, Imanol Artola Felixen esanetara.

Azaroaren 13an, Amasako elizan izan zen sanmartinetako urteroko bertso-saioa. 60 entzule inguru bildu ziren bertan, eta egunak berak proposatzen zituen zenbait gairi eta gai atenporalagoei kantatu zieten.

Irratsaio amaierako kantua: "Agur Itaka" (Hitzak: Ekiatz Goikoetxea; musika: Huntza).

 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!