Azken Mugako bertsoaldiak

Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano, Maddi Sarasua, Julio Soto eta Andoni Egaña aritu ziren kantuan, irailaren 11n.

Irailaren 11n izan zen Azken Muga proiektuaren urteroko bertso-eguna. Eguraldia eta eguzkia lagun, Zaraten bertan egin zen bazkalostean. Urtero bezala, egun pasa egin zutenak eta, bazkalostean, bertsoak entzutera hurbildu zirenak nahasian, 100 entzule inguru bildu ziren. Umorea, seriotasuna, migrazioa, gazteen mugimendua, artelanak... denetariko gaiei kantatu behar izan zieten bertsolariek, eta irratsaio honetan bildu ditugu bertsoaldirik esanguratsuenak.

Irratsaio amaierako kantua: "Pauso bat" (Hitzak: Jon Maia; musika: S.A. eta Jon Maia).

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!