Adunako ez-festetako saioko bertsoaldiekin osatu dugu irratsaioa

Abuztuaren 14an Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Agin Laburu eta Unai Agirre jardun ziren Imanol Artola felixen esanetara.

2020.ean izatekoa zen bertso-saio berbera programatu zuten adunarrek 2021erako. Abuztuaren 14an, gaueko 22:30etan izan zen saioa eta 120-150 lagun bildu ziren futbol-zelaiko oholtzari begira. Orduko bertsoaldirik onenekin osatu dugu irratsaioa.

Irratsaio amaierako kantua: "Errutinaren tranpa" (Hitzak eta musika: Kilimak).

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!