(H)ari naizela

Iker Iriarte: "Ibarrako saiorako deitu zidatenean bertigoa sentitu nuen, bazirelako sei urte-edo bertso-saio musikaturik aurkezten ez nuela"

Gari Otamendi musikaria, Iker Iriarte gai-jartzailea eta Ibarrako bertso-saio musikatuko zenbait bertsoaldirekin osatu dugu irratsaioa.

Abenduaren 4an, Euskaraldia-ren azken egunean ospatu zen Ibarrako bertso.saio musikatua, bertako Hauspoa Kultur Taldeak antolatuta. Ane Labaka, Julio Soto, Oihana Iguaran eta Haritz Mujika izan ziren kantuan, Iker Iriarte gai-jartzaile lanetan eta musikariak, berriz, Ixak Arruti eta Gari Otamendi izan ziren.

Irratsaio amaierako kantua: "Samiñak" Hitzak: Joxe Mari Lopetegi; musika: Joni eta Imanol Ubeda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!