(H)ari naizela

Pello Errota bertso finalerako sarrerak zozketatuko dira (H)ari Naizela irratsaioan

Bi sarrera bikoitz zozketatuko dira eta horretarako, galdera bati erantzun behar zaio.

Finalean kantuan ariko direnen artean, zein bertsolari da zaharrena eta zein gazteena? Galdera horri erantzun beharko zaio 695 76 28 43 zenbakira whatsapp mezua bidaliz -audio-mezua bidaltzen duenak bi zenbaki izango ditu, idatziz bidaltzen duenak, bakarra-.

Honakoak dira sei bertsolariak: Amaia Iturriotz Etxaniz, Erika Lagoma Pombar, Iñigo Izagirre Urteaga, Izarne Zelaia Arratibel, Jon Martin Etxebeste eta Unai Mendizabal Jauregi. Erantzuna, abenduaren 23ko 14:00ak baino lehen bidali behar da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!