(H)ari naizela

Azaroaren 28ko Alegiako bertso-saioa eta Euskaraldiako lehen eguneko Villabonakoa

Bi bertso saioetako zenbait bertsoaldi entzun ditugu (H)ari Naizela irratsaioan.
Azaroaren 20an, EUSKARALDIAren lehen egunean, ...nahi dugu hitz eta jolas... EUSKARALDIAko bertso-saio tematikoa eskaini zen Amasa-Villabonako Gurea antzokian: Jone Uria eta Sustrai Colina aritu ziren kantuan, Imanol Artola "felix"en esanetara.
 
Azaroaren 28an, azaroaren 25aren osteko lehen larunbatean, berriz, Alegiako Eztanda Talde Feminista sortu berriak bertso-saioa antzolatu zuen bertako Elizpe antzokian: Ainhoa Ontsalo gai-jartzaile eta Saioa Alkaiza, Itsaso Piquer eta Maider Arregi bertsotan.
 
Euskara eta feminismoa bai, baina gai gehiago ere bai: umorerako eta bestelako gaiak jorratzeko aukera izan zen bi bertso-saioetan eta guztia bildu dugu (H)ari Naizelaren 190. programan.
 
Irratsaio amaierako kantua: Oi lur, oi lur (Hitzak: Xabier Lizardi; Musika: Benito Lertxundi).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!