(H)ari naizela

(H)arituzen udaberri emankorra

Haritz Mujika koordinatzailearekin aritu gara, (H)arituzen udaberri emankorraz, eta joan den ostegunean Abaltzisketan ospatutako bertso poteoko bertsoaldiak entzun ditugu tartean.
Udaberrian galtzak bete lan izango dituzte (H)arituz-ekoek. Martxoaren 6an, Ikaztegietan ospatuko den Eskolarteko kanporaketarekin hasi eta ekainaren 12an, Larraulen egingo duten bertso jarrien afariarekin amaituko dute ikasturtea. Baina, tartean, eskualdeko bertsolari gazteekin asteburu pasa egingo dute martxoko azken asteburuan; maiatzaren 16an izango da aurten Harituz eguna, Orendainen eta Alegian; eta, ikasturte amaieran bertso saio parte hartzaileak egingo dituzte zenbait ikastetxetan.
 
Gainera, aurten, aspaldiko urteetan ez bezala, eskualdeko lau bertsolarik hartuko dute parte Eskolartekoan. Oibar Olanok eta Beñat Mateosek beraien lanak egin zituzten pasa den ostiralean, martxoaren 6an Ane Zubiaren txanda izango da eta martxoaren 13an berriz, Ion Mendiluzek kantatuko du Ereñotzun.
 
Irratsaio amaierako kantua: Maitiak galdegin zautan (letra: XVIII. mendeko anonimoa; bertsioa: Imanol Larzabal).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!