(H)ari naizela

"Leku bakoitzak badu bere errealitatea eta hortik ulertu behar da, baita Arabako bertsolaritza ere"

Bertsozaletasuna jaiotzetik datorkio Gebaran bizi den Aintzane Irazusta tolosarrari eta gaur egun Arabako gai-jartzaile taldean dabil.
Gebarako bere etxean beso zabalik hartu gintuen Aintzanek eta behin grabagailua martxan jarri eta ohartzerako pasatu zen ordubete. Txikitatik izan da bertsozalea eta, batez ere euskaltzalea, eta horrela ulertu behar da bizitza: euskal filologia, Maizpide, gai-jartzailetza, Arabako bertso mugimendua...
 
Irratsaio amaierako kantua: Brodatzen ari nintzen. Hitzak: anonimoa eta musika: Haizea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!