(H)ari naizela

'Hitzetik Hortzera' saioko Eider Perezi egindako elkarrizketa entzungai

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko otsailaren 3a
Elkarri egin dizkiote galderak Felix-ek eta Eiderrek eta tartean udako hainbat bertsoaldi entzun ditugu.
Hitzetik Hortzera-ko izan behar zuen produktua (H)ari Naizela-ko produktu ere bilakatu da. Eider Perez kazetari trintxerpearrak Felix elkarrizketatu du eta Felix-ek Eider Perez. Elkarrizketa natural, xume eta ederra osatu dute.
 
Tartean pasa den udako Villabonako, Amezketako eta Berastegiko saioetako bertsoaldi batzuk entzun ditugu.
 
Irratsaio amaierako kantua: Jaun Baruak (Egilea: aninomoa, zuberoar kantu tradizionala, XVIII. mendea).
 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!