Ama-Alu-Lur antzezlana eta (H)arituzen urte hasiera mintzagai

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko urriaren 18a

(H)arituzeko Haritz Mujikarekin VI. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketaz eta eskoladeko bertso-eskolen matrikulazioaz hitz egin dugu. Ama-alu-lurrez hitz egiteko, Ekaitz Goikoetxea izan dugu. Tartean, Kaleberako bertsoaldiak entzun ditugu.

VI. Pello Mari Otaño Bertso-paper lehiaketa abian da, Teodoro Hernandorena kultur taldearen eta (H)arituzen elkarlanari esker. Haritz Mujikarekin hitz egin dugu, datak, baldintzat eta xehetasun guztiak aztertzeko.
Horrez gain, 2019/20 ikasturtearen hasieran, momentuko bertso-eskolen berri eman digu eta inork izena eman nahiko balu, garaiz dabilela esan du.
 
Jarraian, Ekaitz Goikoetxea beasaindarrarekin hitz egin dugu. Intujai Teatro konpainiarekin elkarlanean Ama-alu-lur antzezlana estrenatu zuten udaberrian eta Zikloaren 10. urteurrenean, obra hori Tolosan ikusteko aukera izango dugu. Obra euskaratzeaz gain, bertsoak ere idatzi ditu Goikoetxeak. Gainera, egun horretan, Zikloaren 10. urteurrena ospatuko da eta bertan Oihana Iguaran eta biak arituko dira bertsotan.
 
Elkarrizketez gain, bertsoak entzuteko tartea ere hartu dugu eta aste honetan, Alegiako Kaleberako festetako saioko hainbat bertsoaldi entzun ditugu.
 
Irratsaio amaierako kantua XV. mendeko eresia bat izan da: Milia Lasturkoa (Letra: anonimoa / musika: Oskarbi).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!