Amets Arzallusek Samaniegon egindako bisita ardatz

V. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketako saria zen Ametsen bisita eta  bertako galde-erantzunak eta bertsoak zuenganatzeaz gain, ikasleak eta irakasleak ere elkarrizketatu ditugu.
Aitor Sarriegi gelakoek irabazi zuten bertso paper lehiaketa eta Amets Arzallusen bisita jaso zuten lehengo ostegunean Bixente Gorostidiren ikasleek. 25enbat galdera prestatu zituzten eta baita gaiak ere, Bixentek eta Ametsek ofiziotan egiteko.
 
Bisita aitzaki hartuta osatu dugu irratsaioa. Lehenik eta behin, bertako hiru kideren testigantzak jaso ditugu eta ondoren, bertsoez eta Ametsi egindako galdera batzuez gozatzeko aukera izan dugu. Tartean, Asteasun maiatzaren 17an eginz en Pello Errotaren garaiko bertsoen emanaldiko bertso-sorta bat ere entzun dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!