(H)ari naizela

Bertso eskoletako ikaslen txapelketak eta asteburu pasako bertsoak

Ixiar Altunaren sutondokoa eta Mikel Ezkerro txapeldunari egin diogu elkarrizketa.

I. Tolosaldeko bertso-eskoletako ikasleen txapelketa Mikel Ezkerrok irabazi du. Irratsaioaren lehen zatia txapelketari eskaini diogu: txapeldunarekin hitz egin dugu eta bertsorik onenak entzun ditugu.
Bigarren zatian berriz, Asteasuko Otabardi aterpetxeko egonaldiko larunbat gaueko bertso-afariko bertsoaldiak entzun ditugu.
Amaitzeko, Milia Lasturkoaren heresia entzundugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!