(H)ari naizela

Zizurkilgo bertso saioa eta (H)arituzen asteburuko planak

Adur Gorostidiren sutondokoarekin eta samien kantuekin hasi dugu irratsaioa eta emakume batek XVIII. mendean idatzitako arrosnabar batekin amaitu.

Hara eta hona ibili gara irratsaio honetan. Adur Gorostidiren sutondokoarekin hasi gara eta segidan samiek Leidorren kantatu zuten kantuarekin jarraitu dugu. Unai Mendizabali elkarrizketa egin diogu, (H)arituzek asteburu oparoa duelako, eta Zizurkilgo festetako bertsoaldi batzuk berreskuratu ditugu.
Irratsaioa amaitzeko XVIII. mendeko arrosnabar bat. Arrosnabar berezia: emakume batek idatzia "Leitzan mutil fiñik ez", Patziku Perurenaren ahotsean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!