(H)ari naizela

Mendiren sutondokoa, Laponiako inprobisatzaileak, Hiru taberna eta Alkizako bertsoaldiak (H)ari Naizelan

Iker Iriarterekin hitz egin dugu "Arrastoan" dokumentalaren aitzakian antolatu diren bertso saioez eta Patxi Egilazekin Hiru tabernak egin asmo dituen bertso saioez.
Gaurtik igandera agenda betea daukagu eskualdeko bertsolaritzari begira hasten bagara eta agenda xehetzea izan da irratsaioaren helburua. Sapmiak eta bertako inprobisatzaileak "Joik"ak etorri dira Euskal Herrira eta Tolosan, Zaldibian eta Pasaian izango dira, "Arrastoan" dokumentalaren aitzakian. Iker Iriarterekin hitz egin dugu horretaz.
 
Bestetik, Tolosako Hiru tabernak hilean behin-edo bertso saio bat antolatzeko asmoa daukanez, Patxi Egilaz bertako nagusiarekin hitz egin dugu, lehen bertso saioaren atarian.
 
Elkarrizketen tartean Alkizako festetako bertsoaldiak entzun ditugu eta irratsaioa Unai Mendizabal "mendi"ren "Galera bati jarriyak"ekin hasi dugu eta Usama taldearen single berriarekin amaitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!