(H)ari naizela

"Gure bertso eskolan juzkua ez da existitzen, bakoitza libre da nahi duena esateko"

Kristina Aiestaran tolosarra Alegiako Bertso Eskolan biltzen da asteazken iluntzero, eskualdeko beste hainbat bertsozalerekin batera.

Medikua lanbidez eta bertsozalea afizioz. Kristina Aiestaran tolosarrarekin inoiz oholtzara igo ez den baina, bertsoeskolan urteak daramatzan bertsozalearen perfila sakonagotik ezagutu dugu. Sarritan pentsa daiteke bertsoeskolan dabilena egunen batean oholtzara igotzeko intentzioz dabilela, baina hori gezurtatzen du Kristinaren ibilbideak.
 
Bertsoeskolan duela 10 urte inguru hasi eta bertan jarraitzen du Alegiako Intxurre Elkartean. Elkarrizketaren tarteetan bere bertso sortaren bat eta lagunarteko saio bateko bertsoaldiren bat entzun dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!