(H)ari naizela

"Bi bertso-eskola eginda atera ginen (H)arituz herriartekoan"

Beñat Salbarredi berastegiarrari egin diogu elkarrizketa eta bere bertsoaldi batzuk eta Ibarrako Eskolartekoa izan ditugu entzungai.
Beñat Salbarredik ez dauka bere burua bertsolaritzat. Bertsozalea da oso, baina ez bertsolaria. Berak hala dio. (H)arituz herriartekoan eta herriko konpromisoetan parte hartzen du baina, gutxi gehiago. Euskal Filologian lizentziatua, euskara irakasle dabil egun eta bere ustez bertsoak bidenabar hartuta gaiak azaldu daitezke. Bertsoa bera landu baino, gaiak lantzeko erabili bertsoak.
 
Bere bertsozaletasuna nabarmen geratu da Ibarrako Eskolarteko bertsoaldien artean. Amaieran, Beñaten beraren bertsoladi batzuk ere erentzun ditugu.
 
Amaiera kantua berriz, berak elkarrizketan zehar aipatu dituen Txirritak norteko ferrokarrillari jarritako bertsoak izan dira, Xabier Leteren ahotsean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!