(H)ari naizela

Eguberri aurreko eta osteko hainbat bertso saioren errepasoa

Alegiako Gaztetxeko saioa, Irura Bizi elkartearen bertso bazkaria eta RBote tabernako bertso saioa.

Askotan gertatzen zaigu (H)ari Naizelan astez asteko bertsoak eman ezina, izan oporrengatik edo izan gairen bat bereziki tratatu ahal izateko irratsaio monografiko bat edo gehiago egitea, azken asteetan Ataria Bertso Jaialdiarekin gertatu zaigun bezala.
 
Hori dela eta beti pilatzen zaizkigu zuei eskaintzeko moduko bertsoaldiak. Bertsoaren urtegia ere zabaldu egin behar tarteka, atzetik bertso-jasa gehiago espero bada.
 
Alegiako Gaztetxean abenduaren 14an Unai Mendizabal, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea (Aiztondo) izan ziren kantuan alde batetik eta Mikel Artola, Imanol Irazustabarrena eta Hodei Oiarzabal (Alegia) bestetik. Irabazle eta galtzailerik gabeko bertso-desafioko bertsoaldi batzuk berreskuratu ditugu (ez guztiak), baita hurrengo eguneko Irura Bizi elkartean antolatutako bertso-bazkariko Oihana Iguaranen eta Haritz Mujikaren aletxoren bat ere eta azkenik San Sebastian egunez, RBote tabernan Maddi Aiestaran, Unai Mendizabal, Beñat Iguaran eta Iñigo Gorostarzuk osatutako saioa ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!