(H)ari naizela

Ataria Bertso Jaialdiko bertsoaldi onenak

Agirre, Lujanbio, Egaña, Arzallus, Mujika, Iguaran eta Ibarzabalen saioa galdu zutenek bertako giroa bizitzeko aukera.

Ataria Bertso Jaialdiko bertsoaldi onenekin osatu dugu irratsaioa. Bertan izan ez zirenei zuzendutako irratsaioa. Ahalik eta eten gutxiena eginez baina, bertan egon ez zen eta egoera ikusten ez duenari bertso guztiak ulertzeko argibideekin osatutako irratsaioa: bertsoaldi serioak, umorezkoak, xelebreak... denak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!