(H)ari naizela

Eguberrietan Abaltzisketak urtero eskaintzen ditu bertsoak

Txerri festa eta bertso zaharren afaria, Eguberrietako beste zita batzuen artean.

Urteko lehen irratsaioan bertsorik gehienak Abaltzisketatik etorri dira. Ez Abaltzisketatik bakarrik, baina bai gehienak. San Tomas egunean Unai eta Eñaut Agirre anaien eztarrietatik bertso zaharrak entzun ziren Larraitzen, Harituzeko gaztetxoek berriz Alegiako Elkartean bertso-baztaria egin zuten Erniarraizko gaztetxoekin batera.
 
Hori guztia eta gehiago bildu dugu urteko lehen irratsaioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!