(H)ari naizela

V. Pello Mari Otañok emandako onena

Sari banaketa eta bertso afaria izan ziren. Saritutako bertso sortak eta afariko ale batzuk aukeratu ditugu.

Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Erkarguneak antolatu dute V. Pello Mari Otaño bertso paper lehiaketa eta pasa den ostiralean izan zen sari banaketa ekitaldia eta bertso-afaria.
 
Bertso sorta saritu guztiak kantatu ziren eta kantatuta bezalaxe entzun ditugu irratsaioan, tartean baita bertso afarian Maialen Lujanbiok eta Unai Agirrek botatako sorta onen bat edo beste ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!