(H)ari naizela

Xabi Torres: "Bertsolaritzan jan behar dugun plateraren prestaketan ere egotea gustatzen da, boluntarioak dira horiek"

Xabi Torres elizondotarra Lankuko langilea izan dugu gurean eta tartean Altzoko San Inaziotako saioko bertsoaldiak entzun ditugu.

Xabi Torres Lankun ari da azken hiru urtetan. Bertsozale Elkateek bertsolaritza sustatzeko sortutako enpresa da Lanku eta bere laneko ordu gehienak ordenagailu aurrean badira ere, txapelketa garaian antolakuntza koordinatzen aritzen da Xabi. Elizondo eta Baztan inguruan kirikoketan eta hainbat kultur mugimendutan ere ibiltzen da saltsero naparra.
 
Elkarrizketen artean San Inaziotako Altzoko saioa entzun dugu: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika eta Oihana Iguaran. Baita bertso poteoko Mikel Artola eta Anjel Mari Peñagarikano kantian jardun zireneko pasarte batzuk ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!