Antton Iztueta: «Hamar urte pasa nituen, denbora librean, euskarazko programak VHSan grabatzen»

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2018ko azaroaren 8a

Antton Iztueta "Anbune" izan dugu gurean, gure hainbat bertso saio grabatu ohi dituena eta tartean Altzoko San Inaziotako bertsoaldiak entzun ditugu.

Antton Iztueta "Anbune" abaltzisketarra da, nahiz eta urte luzez Altzon bizi den. Betidanik izan da euskaltzalea eta artxibategi handiak sortu izan ditu: hasi kantuetatik, ETBko programak, bertso saioak, hitzaldiak eta herri-kiroletaraino. 60 urte paseak dituen arren, haur baten ilusioa nabari zaio hainbat kantutan.
 
Langile nekaezina da eta gaur egun yotuben bere "Anbune" kanalean aipatu diren hainbat eta hainbat emanaldi zintzikatzen ditu. Ordu eta erdiko irratsaioa eta gu behintzat ez gara aspertu berarekin hizketan, jarraituko genukeen.
 
Hitz eta pitzen artean, Altzoko San Inaziotako saioko bertsoaldi batzuk entzun ditugu: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Haritz Mujika eta Oihana Iguaran; Manuel Olanoren esanetara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!