(H)ari naizela

"Lizardi sariketatik deitzeak berak jada, poztu ninduen"

Sariketan parte hartzeak poztu bazuen, are gehiago bertsorik onenaren saria irabazteak, izan ere, Imanol Irazustabarrena izan da 42. Lizardi Sariketako bertso onena kantatu duena.

Abuztuaren 31n kantu zuen kanporaketan eta oso gustura eta sentsazio onekin amaitu zuen saioa, finalerako sailkapena eskuratuta, eta erraz gainera. Finala ez omen du hain borobila egin baina, puntu erantzunetako lehen bertsoan jo zuen goia, finaleko bertsorik onena kantatuz. Halere, zer hobetua bazuela esan digu.
 
Bere kanporaketako eta finaleko bertsoaldi guztiak entzun ditugu eta azken urteetan bertso munduan zer nola dabilen ere galdetu diogu txintxarriari.
 
Hurrengo erronka, udaberrian. Gipuzkoako Txapelketarako kanporaketa izango baita. Beraz, udaberrian izango dugu berriro ere gurean.
 
Amaiera kanta: Hartu kontrola, aukeratu rola (EUSKARALDIAren kantu ofiziala)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!