(H)ari naizela

«Hasieran Aldabara joango bagina bezala joaten ginen txapelketara»

Bixente Gorostidi bertsolaria eta bertso irakaslea izan da gurean eta bere ibilbideari errepaso bat egiteko aprobetxatu dugu.

Bixente Gorostidi Peñaren bertso batekin zaletu zen eta bertsotan berandu hasi bazen ere, gertu izan zuen Gipuzkoako finala lehen parte hartzean. Harrezkero bere buruari gehiago eskatu izan dio eta ez du txapelketetan ongiegi pasa.
 
Luze eta zabal aritu zaigu bere bertso ibilbideaz eta bere burua bertsolari atipikotzat duen honen hainbat bertsoaldi entzuteko aprobetxatu dugu.
 
Irratsaioa Jon Sarasuaren "Euskaldun berriaren balada" kantuarekin amaitu dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!