(H)ari naizela

Etorkizuneko bertsolariak

(H)arituz-en urte amaierako jaialdietako eta Beizamako egonaldiko bertsoek osatu digute irratsaioa.

(H)arituzen oinarrian 60 ikasletik gora daudela esan zigun Mendik ikasturte hasieran eta ikasturte amaieran beraien jardunaz gozatu ahal izan dugu. 
 
Bidania-Goiatzen, Ibarran eta Adunan egin zituzten bat-bateko saioak eta ekaineko lehen asteburuan Beizamara joan ziren asteburu pasa. Bertan Aitor Sarriegi eta Oihana Iguaran bertsolarien bisita jaso zuten eta bertako bertsoaldiak ere entzun ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!