(H)ari naizela

Estitxu Eizagirre: «Sormena lore hauskorra da»

Angel Mari Peñagarikanok 1989an Joxean Txapela irabazi zueneko bertso batekin eman diogu hasiera irratsaioari.

Bertso eskolako ikasle zela, 14-15 urterekin hasi zen jada bertso eskolako gazteagoen irakasle. Ondoren, sariketak eta txapelketak probatu eta 2005eko EHko txapelketaren ondoren, bestelako bideei ekin zien: "Hamaika bertute" egitasmoa, genero ikuspegia lantzearen beharra ikusita "Ez da kasualitatea" moduko saio bereziak, eta garai bateko emakume bertsolarien inguruko dokumentazioa biltzen ere jardun izan da. Horretaz guztiaz eta beste hainbat gauzez hitz egin digu sortzez hernaniarra eta gaur egun Larraul bizilekua duen saltxera honek.

Ordu eta erdiko elkarrizketa interesgarri utzi digu eta bere ibilbideko bertso batzuk entzuteko aprobetxatu dugu bere bisita.

Irratsaioa amaitzeko, Jon eta Aitor 1995ean Sarasuak ateratako Fauna txiki batean diskoko Ursus Tibetanus kantua entzun dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!