(H)ari naizela

«BECeko azken finalean ez nuen bertso bakar bat entzuteko aukerarik izan»

Amaia Goikoetxea Bertsozale Elkarteko komunikazio teknikaria izan da gonbidatua. TAKeko arraunlariei eskainitako Amaia Agirreren sutondokoa eta Villabonan Saren antolatutako bertso afariko bertsoaldiak izan dira entzungai.

Atariak TAKeko traineru berriaz ateratako gehigarri berezirako Amaia Agirrek egindako bertsoak entzun ostean, Amaia Goikoetxea zizurkildarrarekin hitz egin dugu luze eta zabal. Atariako kazetari izana, gaur egun Bertsozale Elkarteko komunikazio teknikaria da. Komunikazioaren gizartean bizi garen honetan guztirako behar da komunikazioa eta beraien eguneroko lanaz eta elkartearen komunikazioan kontuan izan beharreko alorrez hitz egin digu.
 
Tarteetan Sarek maiatza hasieran Villabonako Iratzar elkartean antolatutako bertso afariko bertsoaldiak entzun ditugu.
 
Amaitzeko, Pantxoa eta Peioren Bestarako ongi nago kantua entzun dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!