(H)ari naizela

«Entrenamendua norberaren onena ateratzeko ez bada, ez da entrenamendua»

Odei Lopezekin bertso eta atletismo munduan murgildu gara, Legorretako bertsoaldiak entzuten genituen bitartean.
Odei Lopezek ez dauka bertso-txapelik etxean, baina bai atletismoko hainbat domina. Legorretarra izan arren, eskualdeko bertso mugimendua gertutik jarraitu du eta une askotan eskualdearen muga lauso bilakatzen da. Legorretako hainbat saiotan Tolosaldeko jendeari apropos egin zaiolako lekua eta (H)arituzek ere gertuko sentitzen duelako inguruko hainbat herritako jendea.
 
Atletismoan bere onena ematen ahalegintzen den bezala, bertsoa afizioz hartzen du. Gogoeta interesgarri asko utzi dizkigu Legorretako bertso saioen antolatzaileak. Gainera, Legorretako festak pasa berritan, bertako bertso-poteoko bertsoaldiak izan ditugu entzungai.
 
Irratsaioa Pantxoa ta Peioren Haitzpea kantuarekin amaitu dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!