Lizartzako Txirrita elkarteko bertso afaria '(H)ari naizela'-ko plater nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2018ko maiatzaren 15a

Asteasuko Mikalea Elizegi eta Pello Errotaren hitzaldiko bertso batzuk ere bai.

101. programan ere jarraitzen du '(H)ari naizela'-k eta gonbidaturik gabe izan arren, betiko estiloan. Sutondoko bertsoak Aitor Usandizagarenak izan dira eta jarraian Lizartzako Txirrita elkartearen 40. urteurreneko bertso afarian Jon Maiak eta Maialen Lujanbiok kantatutako bertsoaldi batzuk entzun ditugu.
 
Mikaela Elizegi eta Pello Errotari buruz emandako Asteasuko hitzalditik ere Maialen Lujanbio eta Anjel Mari Peñagarikanoren bertsoaldi bat berreskuratu dugu eta baita Txinparta elkartean martxo hasieran Herrikidek antolatutako bertso afariko beste bertsoaldiren bat edo beste ere.
 
Maiatzeko irratsaioak Pantxoa eta Peioren musikarekin amaituko ditugu. Lehen kantua, Itziarren semea ospetsua izan da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!