(H)ari naizela

100. programako Abaltzisketako bertsoak entzungai

30 ikusle eta zazpi bertsolarik gorpuztu zuten (H)ari naizela irratsaioan 100. programa. Mikel Artola, Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Ander Goikoetxea "Andriu", Unai Mendizabal "Mendi", Aitor Mendiluze eta herriko seme Adur Gorostidi izan ziren kantuan Imanol Artola "felix"en gidaritzapean.
Ezohiko bertso saioa eta ezohiko irratsaioa. Irratsaiotik ala bertso saiotik gehiago zer izan zuen, batek jakin. Giro aparta sortu zen eta ordubete pasatxoko bertso saio biribila osatu zuten zazpi kideek. Datorren astean, bertso eta kontu gehiago izango dira. Ander Goikoetxeak esan bezala, 101. programa ere ospatu beharra dago eta!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!