(H)ari naizela

Eskolartekoaz eta etorkizuneko bertsolari izan daitezkeenei begirako ekintza eta egunak hizketagai

Asteasuko bertso eskolakoen sutondokoa, Bidania-Goiazko ikasleei Maialen Lujanbiok egindako bisita eta maiatzak 6an Tolosan ospatuko den Bertsoeskolen eguna.
Gipuzkoako Eskolarteko Finala ospatu ondorengo astean, martxoan Anoetan jokatu zen kanporaketa ekarri dugu gogora eta baita, Gipuzkoako txapeldun berriak, Oihana Aranak iazko Gipuzkoako Herriartekoan Anoetan egindako bakarkakoa ere. 
 
Horrez gain, Maddalen Arzallus-ekin ere hitz egin dugu telefonoz, bera baita Bidania-Goiazko bertso-irakaslea eta bere ikasleek irabazi baitute IV. Pedro Mari Otaño idatzizko sariketa. Apirilaren erdialdean jaso zuten oparia, Maialen Lujanbioren bisita eta Arzallus irakasleak kontatu digu nola joan zen bisita hori. Horrez gain, Mikel Artola Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kideak Gipuzkoako Eskolarteko finalaz hitz egin digu eta baita maiatzaren 6an ospatuko den Gipuzkoako Bertsoeskolen Egunaz ere, aurten Tolosan ospatuko baita. Bertan izango ditugu 100 gaztetxotik gora Tolosako kaleetan zehar.
 
Amaitzeko Asteasuko aurreko asteko hitzaldiko azken bertsoak entzun ditugu eta Mikel Urdangarinen azken diskoko kantu batekin agurtu zaituztegu, hurrengo asteko programa berezira arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!