(H)ari naizela

«Lankuk eta Bertsozale Elkarteak lan handia egin dute bertsolarien baldintzak duinak izan daitezen»

Marta Agirrezabala Lankuko koordinatzailea elkarrizketatu dugu eta Herrikideren urteroko bertso afariko bertsoaldiak entzun ditugu.
Marta Agirrezabala bedaiotarra 2013tik dabil Lankun. Hasiera batean bertso saioak antolatu nahi dituztenei laguntzeko sortu bazen ere, bertsolarien baldintzen duintasunean ere lanketa handia egin dute eta baita argitalpenean ere.
 
Elkarrizketaren tarteetan Herrikidek martxo hasieran Txinparta Elkartean egindako bertso afariko bertsoaldiak entzun ditugu. Bertan, urtero bezala Bixente Gorostidi, Unai Muñoa eta Anjel Mari Peñagarikano jardun ziren kantuan, 50 lagunen aurrean.
 
Saioa Unai Mendizabalek "postureoa"ri jarritako bertso sortarekin ekin dugu eta amaitu berriz,  Mikel Urdangarinen "Txatxamatxalinatxu" kantuarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!