Mendiluzeri eginiko omenaldia eta Haritz Mujikaren Erniarraizko bertso saioa

Kontzesio Irazusta gogora ekarri dugu eta Amaia Agirreren sutondoko bertsoekin euskaldunon ADNaz hausnatu.

94. irratsaioan bertsoak izan du ia programaren pisu guztia. Hasteko, (H)arituzek eta Asteasuko Udalak otsailaren 23an antolatu zuten bertso sorten afarian Amaia Agirrek egindako bertsoak entzun ditugu: gure ADNa.
 
Jarraian, Aitor Mendiluzeri Iruran egin berri dioten omenaldiko bertsoak entzun ditugu eta horren ostean, Kontzesio Irazusta XVIII. mendeko bertsolari asteasuarraren pasarte bat entzun dugu.
 
Irratsaioaren bigarren erdian, Haritz Mujika asteasuarrak Erniarraizko hirugarren kanporaketan kantatu zituen bertsoaldiak entzun ditugu.
 
Amaitzeko, Amaia Zubiriaren diskografiako Xoxo beltza kantua oroitu dugu, 1985ean kaleratutako kantu tradizionala.
 
Azkenik, gogoratu, BTN17ko liburua zozketatzen ari garela. Zein da BTN17n argia ikusi duten doinuen artean, gehien gustatu zaizuna? Bidali erantzuna 673 06 11 32 zenbakira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!