(H)ari naizela

Haritz Mujika Erniarraizko Txapeldunaren bertsoak eta Berastegiko ez da kasualitatea

Maria Magdalena Lertxundi bertsolari asteasuarra izan dugu gogoan.
96. irratsaioak bi zati izan ditu. Lehenean martxoaren 11n Berastegin ospatu zen Ez da kasualitatea bertso saioko bertsoaldi batzuk entzun ditugu. Oihana Iguarain, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita kantuan; Amaia Agirre gai jartzen eta Gari Otamendi musikaria.
Lehen zatitik bigarrenerako trantsizioan Maria Magdalena Lertxundi (1795-1867) asteasuarraz gordetako pasartea ekarri dugu gaur egunera eta segidan, beste asteasuar batekin jarraitu dugu: Haritz Mujika Erniarraizko txapeldunaren finaleko bertsoaldiekin. Bere finaleko bertsoaldi guztiak entzun ditugu eta amaiera Mikel Urdangarinen "Non geratzen den denbora" kantuak, Jon Maiaren letra duen kantuak, eman dio irratsaioari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!