(H)ari naizela

Ixiar Eizagirre: «Bertsoa bizitzeko modu asko daude, norberak topatu behar du berea»

Ahoz aho jaialdiko bertso-bazkariko, Irurako Mendiluzeren omenaldiko eta Berastegiko Ez da kauliatitatea bertso saioko bertsoaldiak

Ohi bezala Sutondoko bertsoekin hasi dugu irratsaioa. Aste honetan Asteasuko bertso eskolako ikasleen bertsoekin. Jarraian Ixiar Eizagirreri eman diogu pasoa. Bere gazte denborako sariketen esperientziaz, gaur egun Bertsozale Elkartea bertsolaritzaren transmisioan egiten ari den lanaz eta elkarte barruko Genero Taldeaz hitz egin dugu nagusiki.

Eskualdeko bertsolari emakume historikoen atalean Teresa Antonia Beobide ekarri dugu gogora.

Elkarrizketaren tarteetan Ahoz aho jaialdiko Mikel Artola eta Beñat Iguaranen bertsoak entzun ditugu, baita Mendiluzeren omenaldiko bazkalosteko Beñat Iguaran eta Angel Mari Peñagarikanoren bertsoak eta Berastegiko "Ez da kasualitatea" emanaldiko Uxue Alberdi eta Onintza Enbeitaren bertsoaldi bat ere bai.

Amaitzeko Amaia Zubiria eta Txomin Artolaren "Markesaren alaba" kantua entzun dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!