(H)ari naizela

Eskualdeko emakume bertsolariak, protagonista

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko liburua zozketagai eta Haritz Mujikaren sutondokoa M8az

Azken hogei urteetan eskualdeko emakumeen bertsolaritzaren errepaso azkar bat egin dugu gaurko irratsaioan. Amaia Agirretik hasi eta Maddi Etxeberriara arte dozena bat bertsolari emakume behintzat izan dira eskualdean. Denak ekartzeko aukerarik ez dugu izan irratsaio bakarrean, baina zertzelada batzuk behintzat bai. Amaia Agirreren eta Oihana Iguaranen txapelketak gogoratu ditugu, eizagirretar ahizpek Lizardi sariketan egin zutena ere bai, Nagore Soroaren hastapenak ere gogoratu ditugu eta baita Ez Da Kasualitatea saioen jatorria ere.

Hurrengo asteetan, eskualdeko emakume bertsolari historikoen istorioez ere gozatzeko aukera izango dugu.

Azkenik, gogoratu 2017ko BTNko liburua dugula zoztegai. Horretarako esan txapelketako doinu berrietan zein den gehien gustatu zaizuna, bidali watxap mezua 673 06 11 32 zenbakira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!