(H)ari naizela

Aurten hirukoiztu egin da bertso eskolako ikasleen kopurua

Unai Mendizabal (Harituz), Mikel Artola (GBE) eta Garazi Jauregi (Ahozko sormen tailerra) elkarrizketatu ditugu.

Unai Mendizabalekin Harituzen aurtengo erronkei buruz hitz egin dugu, Mikel Artolak hasi berri den Gipuzkoako Eskolartekoari buruzko xehetasunak eman dizkigu, izan ere, bi saio izango dira eskualdean, eta azkenik, Garazi Jauregi irakasleak ahozko sormen tailerrean bertsolaritza eta kantagintza amaitu berritan, bertan izandako esperientziaz aritu zaigu.

Saioan zehar entzun diren bertsoaldiak 2015 eta 2016ko abenduan Harituz bertso jarrien afariko sortekin osatu ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!