(H)ari naizela

Daniel Scott: «Bertsolaritzak asko laguntzen dit euskara ikasteko garaian»

Daniel Scott angentinarrak bertsopayakopla plataforma dauka Facebooken eta bertan euskal eta argentinar kantu inprobisatuez dihardu.

Daniel Scott duela urte batzuk etorri zen Euskal Herrira eta euskara ikasten ari zela egin zuen topo bertsoarekin. Bertsozaletu egin da eta gaur egun Alegiako Gaztetxeko bertso-eskolan dabil. Oarindik ez du bat-batean egiten baina, idatziz hainbestean moldatzen omen da.

Apaiz protestantea da ofizioz eta bertsozalea afizioz. Bertsopayakopla ataria dauka facebooken eta bertan argentinar eta euskal kantu inprobisatuen inguruko albisteak partekatzen ditu. Izan ere, Argentinan bertan payadoreak eta koplakariak daude eta bakoitzak bere berezitasunarekin baina, bertsoarekiko lotura dute.

Entzundako bertsoaldiak Mungiako bertso-eguneko bertso bazkarikoak izan dira: Jon Maia, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Julio Soto, Igor Elorza eta Jone Uria.

Irratsaioa amaitzeko, Mikel Laboak musikatu zituen Xalbadorren "Herria eta hizkuntza" bertsoak entzun ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!