(H)ari naizela

Luis Gurrutxaga: «Saio batean bertsolaria bezain garrantzitsua da publikoa ikustea»

Luis Gurrutxaga Hitzetik Hortzerako kameralariak publikoa grabatu ohi du eta bertso saioen beste alderdia erakutsi digu.

Hainbat titular utzi dizkigu irurarrak. Txikitan Katalunian bizi izan arren, gaztetan Euskal Herrira etorri eta bertsoeskolan ibili zen nahiz eta ez den inoiz bat-batean inoiz jardun. Bertsozalea baino, txapelketazalea izan da, baina duela zortzi urtetik oholtza-gaineko kameralaria da eta geroz eta bertsozaleago.

Bertsolariak bezain besteko garrantzia dauka entzuleak Luisen ustez, bertsolariarena bat-bateko jarduna denez, entzulearen erreakzioak eragin egiten baitio.

Horrez gain, Santa Agedako bertsoaldiak entzun ditugu, bai aurtengoak eta baita duela urte batzuetakoak ere.

Otsaileko bertso irratsaioak Mikel Laboaren musikarekin amaituko ditugu. Gaurko kantua: Egun da Santimamina.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!