Eguberrietako Abaltzisketako eta Zizurkilgo bertso saioak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2018ko urtarrilaren 12a

2018. urtean ere badarrai (H)ari naizela irratsaioak eta, urteko lehen irratsaioan Eguberrietan ospatu diren hiru saiotako ale batzuk entzun ditugu: Abaltzisketan abenduaren 20an eta 23an izandako bi bertso saioak eta urtarrilaren 4an Zizurkilen izandako Ipuinen uniBERTSOko ale batzuk entzun dira.

Urteari ekiteko Ataria bertso saioko bi sarrera zozketatuko dira Hari naizela irratsaioan
 
2018. urtean ere badarrai (H)ari naizela irratsaioak eta, urteko lehen irratsaioan Eguberrietan ospatu diren hiru saiotako ale batzuk entzun ditugu: Abaltzisketan abenduaren 20an eta 23an izandako bi bertso saioak eta urtarrilaren 4an Zizurkilen izandako Ipuinen uniBERTSOko ale batzuk entzun dira.
 
Horrez gain, zozketa bat ere martxan abiatu dugu Ataria saioko sarrera parea lortzeko. Galdera: zenbat Gipuzkoako txapela eta zein urtetan irabazi ditu Aitor Mendiluzek? Bidali erantzuna 673 06 11 32 zenbakira.
 
Amaitzeko Beira taldearen kantuak entzungo ditugu urtarrilean zehar.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!