(H)ari naizela

"Ez galtzera joatea da erortzeko lehen pausoa"

Aitor Mendiluzerekin aztertu dugu Durangoko final aurrekoa eta abenduaren 3an kantatuko dute Oihanak eta biek Iruñean, sarrerak zozketagai ditugu.
Aitor Mendiluzek 740.5 puntu atera zituen eta esan liteke hanka bat finalean duela. Berarekin aztertu dugu saioa, izan zituen bizipenak, bertsoaldiak eta abar. Horrez gain, txapelketa hau eta txapelketa honetan agertu diren hainbat fenomeno aztertu ditugu.
 
Abenduaren 3an kantatuko dute Oihanak eta biek. Azken final aurrekoa izango da. Sarrerak ziztu bizian ari dira saltzen eta (H)ari Naizela irratsaioan bi sarrera zozketatuko ditugu. Entzun Aitor Mendiluzeren bertsoa eta bidali mezua 673 06 11 32 zenbakira. Horrez gain, finalerako sarrera parea ere zozketagai dugu. Bidali audio mezua bertso batekin. Gaia: "zergatik merezi duzu zuk eta ez beste batek, sarrera parea?".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!