(H)ari naizela

Maule-Lextarreko saioaz hitz egin dugu Beñat Iguaranekin

Beñat Azaldegiren sutondokoa eta Iruñako saiorako bi sarreren zozketan hitz berria ezkutatu dugu.

Amaitu da Beñat Iguaranen txapelketa. Maule-Lextarren 604 puntu lortu zituen eta seigarren postuan geratu zen. Ez zen gustura egiondako saioarekin baina, 2015eko udaberritik egindako ibilbidearekin gustura da amasarra.
 
Horrez gain, Beñat Azaldegiren sutondoko bertsoak entzun ditugu, txapelketari buruzko bertso-kronikak.
 
Abenduaren 2an Iruñean jokatu den azken final aurrekorako bi sarrera ditugu. Lehengo asteko hitza, "atarian" 15 lagunek asmatu duzue. Guztiok hilaren amaieran egingo dugun zozkertan sartu zaituztegu. Aste honetan hitz berri bat ezkutatu dugu. Entzun eta animatu parte hartzera!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!