(H)ari naizela

Zaldibiako I. Zapi festako bertsoaldiak eta Harituzen ekimenak

Unai Medizabalek IV. Pedro Mari Otaño bertso paper lehiketaren, Maule-Lextarrerako autobusen eta (H)arituzek antolatutako Txapelketa Nagusiko kinielaren berri eman digu.

Irratsaioa Oier Urkolaren sutondokoarekin hasi dugu, euskara gaitzat hartuta, errazkeriaren izenean zenbat bider baztertzen dugun euskara, bere bizipenetatik abiatuz egindako bertso sorta. Segidan, Unai Mendizabalekin hitz egin dugu, IV. Pedro Mari Otaño bertso paper lehiketa jarri dute martxan (H)arituzek eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak eta xehetasun guztiak eman dizkigu. Horrez gain, Beñat Iguaranek Maule-Lextarren kantatuko duen saiorako autobusak jarri ditu (H)arituzek eta izena emateko 695 75 14 50 zenbakia bialitu behar da; azkenik, EHko Bertsolari Txapelketako kiniela jarri dute martxan. Egin beharrekoa, finaleko ordena asmatzea. Eskualdeko herri gehienetan daude kiniela osatzeko kutxak.
 
Irratsaioaren lehen erdia horrekin joan zaigu eta bigarren erdian, Zaldibian jokatu zen lehen zapiketa edo I. zapi festa. Puntako lau bertsolari eta saio aparta. Ez galdu egindako aukeraketa.
Amaitzeko Xabier Leteren "Dama gazte bati azken agurrean".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!