(H)ari naizela

«Gai bakoitzak hiru edo lau galbahe pasatu behar izaten ditu oholtzaratu aurretik»

Ion Zaldua gai jartzailearekin aztertu dugu Txapelketa Nagusiko gai jartzaileen lana eta Tolosako azken final laurdena.

Hemezortzi urte daramatza Ion Zalduak gai jartzaile. Txapelketaz gain, saio gehiegi egiten ez baditu ere, urteak daramatza txapelketetan eta nabari zaio esperientzia. Txapelketako gai-jartzailetzaz galdetu diogu eta baita Tolosan bizi izandakoaz ere. Esker onekotzat definitu du larunbateko bertso entzulea eta beroa izan zela saioa aspektu guztietan.
 
Horrez gain, bere bertso ibilbideaz eta gustuez ere galdetu diogu. Nola ez, tartean Tolosako bertsoaldiak entzunez betiere.
 
Azkenik aipatu, azaroak 1eko bertso saiora joan nahi baduzue lehiaketa martxan dugula. Eneko Lakozen lehen agurreko azken hitza ezkutatu dugu aste honetan. Erantzuna bidali 673 06 11 32 zenbakira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!