(H)ari naizela

"Gustura nago egindako saioarekin, nahiz eta agian Tolosakoa eta gero bost puntu gehiago nahi izan"

Beñat Iguaranekin Segurako bigarren final laurdenetako saioa aztertu dugu. 655.5 punturekin aukerak ditu final erdietara sailkatzeko.

Beñat Igauaran gustura da Segurako saioa egin ostean, nahiz eta beti bezala, gehiago egin zezakeenaren sentsazioarekin geratu zen. Berarekin aztertu ditugu bere bertsoaldi guztiak. Zortziko txikian eta puntu erantzunetan, normalean ongien ibiltzen denean egin zuen erren.
 
Horrez gain, Tolosako saiorako bi sarrera ditugu zuen artean zozketatzeko. Entzun Unai Gaztelumendiren lehen agurra eta asmatu kendu diogun hitza. Eta bidali watxap mezua 673061132 zenbakira!!!
 
Zorte on!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!