«Zuretik kantatzeak ez du esan nahi publikoarengana iritsiko zarenik»

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko irailaren 28a

Mikel Artolaren Baigorriko bertsoaldiak eta bere iritzia jaso ditugu. Aurrez, Imanol Arabaolazaren sutondokoa.

Txapelketa hasi orduko amaitu da Mikel Artolaren txapelketa. Baigorrin kantatu zuen eta aho zapore nahiko gozoarekin geratu bazen ere, bere 620 puntuak ez dira aski izango hurrengo fasera pasatzeko, ez dirudi behintzat.
 
Bere bertsokeraren bila dabil Gipuzkoako Txapelketatik eta ari da aurkitzen, ez digu hori horrela esan, baina hori uler daiteke elkarrizketan esan digunarekin. Zer egin behar zuen argi zekiela joan zen eta gauzak egin ere horrela egin zituen. Gero bertsolariak egin nahi duena jendearengana iristen den, beste gauza bat da. Beretik eta egiatik kantatu nahi izan du. Egunerokotasunetik eta gertutik. Eta gustura dago lortutako emaitzarekin. Elkarrizketa interesgarria eskaini zigun.
 
Horrez gain, Imanol Arabaolazaren sutondokoa eta Xabier Leteren eta Lourdes Iriondoren ahotsean entzun dugu Juan Mari Lekuonaren letra duen "Errota Zahar maitea".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!