(H)ari naizela

Beñat Azaldegiren bertso zaletasuna

Hainbat alorretan da aritua: dantza, saskibaloia, musika, bertsolaritza... gaur bere alderdi guztiei buruz punta ateratzeko eskatu diogu baina, batez ere bertsolaritzaz hitz egin dugu berarekin. Bere bertso ibilbidea, zaletasunak, une onak eta txarrak... Martxoan Oargin ospatutako ipuin-bertso bazkariko bertsoaldiak entzun dira.

Galdera bat egin eta minutu luzez jardun zaigu mutila. Elkarrizketa tarteetan Intujai Teatrok urtero antolatzen duen Ahoz aho jaioaldiko azken ekitaldia ekarri dugu uhinetara. Ibai Esoain, Amaia Elizagoien eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta ipuin kontalariak jardun ziren Felixen aginduetara martxoko azken egunean, Oargin. Bertso-ipuin bazkari xelebre horretako hainbat bertsoaldi entzun ditugu.
 
Amaitzeko, Xabier Leteren azken kontzertuko diskoan aurki dezakegun kanta bat. Xabier Leteren letra eta Karlos Gimenezen musikarekin, Henry Millerri eskutitza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!