(H)ari naizela

Am...onakoen finalerdia eta Aritz Garinen mingaina

Aritz Garin Am...onakoen epailearekin aztertu dugu azken finalaurrekoa.

Am...onak lortu zuen azken finalerako azken tartxera, maiatzak 13an Bergaran ospatu zen finalaurrekoan. Ander Goikoetxea, Beñat Iguaran eta Amaia Agirre izan ziren kantuan Amasa-Villabonako taldetik eta Gorka Maiz, Aratz Igartzabal eta Endika Igartzabal Gabiriako Osiñalde taldetik.
 
Aritz Garin korrilakaria eta bertsolaria izan dugu gurean, bera baita Am...onako epailea. Eskolartekoetan fin ibilia, sariketa batzuetan parte hartua eta 2007ko G puntuan ere bai. Atletismoan ere podiuma maiz zapaldua da.
 
Gaur egun bertsolaritza utzita baldin badu ere, korrika jarraitzen du eta garindarren bertsotarako eta atletismorako afizioaz, bere esperientziez eta hainbat montuz aritu gara berartekin solasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!