(H)ari naizela

Unai Mendizabalek Osinaldeko sariketan botatako bertsoak

Elkarrizketa berriz, Iker Laso altzotarrari egin diogu.

Gipuzkoako Herriartekoak atsedena duen honetan, bestelako sariketa batzuk jokatu dira, tartean Osinaldeko finala. Bertan, Unai Mendizabal izan zen txapeldun eta beraz, Osinaldeko finaleko bere bertsoaldi guztiak izan dira saioaren bizkarrezur. Horrez gain, Iker Laso altzotar bertsozalea izan dugu gure artean. Aurtengo Gipuzkoako Herriartekoan Alegiko 7 astoren gainean taldekoen epaile lanetan aritu da. Epaile lanak bakarrik ez, Altzoko saioko gaien prestaketan hartu ohi du parte eta eskualdeko bertsolaritzak behar duenean antolakuntzan laguntzeko prest izaten da beti. Bere garaian bertso saioren batean edo bestean ere kantatua dela esan digu baina, nahiz eta bertso munduarekin harremana ez eten, ez zuela bertsotan segi.

Amaierako abestia berriz, Iker Lasok eta Iñaki Olanok egindako letrak oinarri dituena da, Zazpi astoren gainean bertso eskolak ateratako Hustukixkiu diskoko hirugarren kanta hain zuzen: Ordago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!